1. Metodologia
1.3. SISAADek (Autonomia eta Mendetasunarentzako Arreta Sistemaren Informazio Sistema) hilero argitaratutako datuen, dagokien euskal herri administrazioek emandako informazioaren, eta mendetasuneko egoeran dauden pertsona taldeak ordezkatzen dituzten elkarteek, gizarte erakundeek eta erakundeek eta haien familia eta gizarte inguruneak egindako balorazioen azterketa
Lan tresna, IMSERSOk (Nagusien eta Gizarte Zerbitzuen, Osasunaren, Gizarte Politikaren eta Berdintasunaren Erakundea)[6]ofizialki argitaratutako AMASen kudeaketa datuak erabili ditugu. Zehazki, EAEri buruzko datuak aztertu dira (2010eko urriaren 1ra), honako alderdiei buruz:
– eskaerak;
– eskaerak biztanleriaren proportzioan;
– eskatzailearen ezaugarriak: sexua eta adina;
– irizpenak;
– irizpenak autonomia erkidegoetako biztanleriaren proportzioan;
– onartutako mailak;
– onuradunak eta prestazioak;
– prestazioa duen onuradunaren ezaugarriak: sexua eta adina;
– prestazioak dituzten onuradunak biztanleriaren proportzioan.
Hasiera batean, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailari 2007 eta 2008ko ekitaldiei buruzko informazio eskabide zabala bidali genien, zenbait koadro eta taulatan sistematizatuta, baita euren lurralde eremuan AMALek izandako aplikazioari buruzko alderdi batzuen gaineko galdetegi bat (2 eta 3 eranskinak).
Jakin badakigu hiru administrazioentzat ahalegin handia izan dela eskatutako datuak ematea eta adierazi behar dugu uneoro laguntzeko oso prest egon direla.
Foru administrazioek emandako informazioaren azterketak zalantza asko sortu zituen. Horrek informazio gehiago eskatzera eraman gintuen: argibideak behar zituzten berrogei bat kontu.
Argibideak jaso ondoren, informazio gehiago eskatu genuen, orduan 2009ko ekitaldiari dagozkion datuei buruz.
Sail bakoitzeko –Gizarte Zerbitzuen idazkaritza Arabaren kasuan, Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta emateko zuzendariordetza Bizkaian, eta Plangintza Atala Gipuzkoan– erreferentziazko pertsonekin bilerak eta harremana izan ditugu, informazioa zuzen jasotzeko.
Zenbait informazio iturri erabili denez gero, emandako datuen erreferentziazko data ez da beti bera izan. Datu horiek jasotzeko arazo asko eta era askotakoak izan ditugu: interpretazio irizpide desberdinak, informazio sistema integraturik eza, administrazioek, datuak sistematizatzeko arazoengatik edo sistema informatikoetan aurkitutako akatsengatik, haietako batzuk emateko ezintasun materiala, etab.
Hori dela-eta, informazio sistema hobetu, datuak lortzeko irizpideak batu eta arlo horretan erakundeen arteko koordinazioa bultzatu beharraz hausnartu ahal izan dugu.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, EUDELi –Euskal Udalerrien Elkartea– eta Osakidetzari –Euskal Osasun Zerbitzua– ere informazio eskaerak egin genizkien. Haiek denek berehala erantzun zuten.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako datuak, zehazki lurralde historikoen araberako informazioaren banakapenari dagozkionak –Saila IMSERSOri lotzen zaio hiru foru aldundietatik jasotako informaziotik abiatuta–, aztertutakoan, ikusi genuen ez zetozela guztiz bat haiek emandakoekin. Gauza bera gertatzen zen IMSERSOk argitaratutakoekin erkatuz gero. Horrek, berriz ere, baietzi zuen datuak jaso eta lortzeko sistemak hobetu beharra, arestian aipatu dugunez. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak IMSERSOk 2010eko irailaren 27an ateratako informazio banakatua helarazi zigun berriro.
Azkenik, autonomia erkidego osoari buruzko azterketan IMSERSOK argitaratutako datuak eta lurralde historikoen araberako azterketari buruzko ataletan hiru foru aldundiek emandakoak erabiltzea erabaki dugu. SISAADen lurraldeen araberako datuak aztertzeko bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako informazioa bai Sail berak igorritako IMSERSOren informazioa erabili ditugu.
Beste kontsulta iturri nagusietako bat mendetasuneko egoeran dauden pertsona taldeak eta haien familia eta gizarte ingurunea ordezkatzen dituzten elkarteek, gizarte erakundeek eta erakundeek emandako informazioa izan da.
Hasiera batean, 1. koadroan adierazitako erakundeei informazio eskabidea bidali genien.
Bertan, honako kontuei buruzko ekarpenak eskatu genizkien:
– Norberaren autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasuneko egoeran dauden pertsonei arreta emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen alde onak eta txarrak.
– Euskal herri administrazioek hari emandako garapenaren, aplikazioaren eta kudeaketaren balorazioa.
– Legea aplikatzerakoan sortutako eta antzemandako zailtasun nagusiak.
– Mendetasun sisteman sartu behar liratekeen aldaketa nagusiak (egungo lege esparruari, erakundeak egiten ari diren kudeaketari, balorazio baremoari, Banakako Arreta Programaren prestaketari, erakundeen arteko koordinazioari... dagokienez) erakunde bakoitzak laguntzen dituen mendetasuneko egoerako pertsonen errealitateari eta premiei egokitzeko.
– Errealitatea hobeto ezagutzeko edo erakunde honek esku-hartze hobea izateko egokitzat jotzen den edozein datu edo informazio.
Guztira 31 erakundek erantzun zioten behar beste gure eskaerari, eta hausnarketa eta datu oso interesgarriak eman zizkiguten.
Haien balorazioak aztertu ondoren, haietako 24rekin bildu ginen, 16 bilera eginez, eta haietan konturik garrantzitsuenei eta sortu zitzaizkigun zalantzei buruz hitz egin genuen.
Gerora. beste kontsulta erronda bat egin zen antzemandako oztopo berriak eta haientzako hobekuntza proposamenak aztertzeko.
Zalantza barik, jarduketa horiek beste lan bat ekarri diote gizarte elkarte eta erakundeen eguneroko zereginari, maiz eguneroko lanak gaindituta egon arren; horregatik haien laguntza baliotsuak berriz erakusten du talde horiekin hartu duten engaiamendua.
ERAKUNDEA |
LAGUNTZEN DIOTEN |
AEF / FAE Alzheimerraren Euskadiko Federazioa / Federación de Asociaciones de Familiares de Enfermos de Alzheimer de Euskadi |
Alzheimerra duten pertsonak |
AGIFES Alkarturik Gipuzkoako Familia eta Eri Psikikoak / Asociación Guipuzcoana de Familiares y Enfermos Psíquicos |
Gaitz mentala duten pertsonak |
APDEMA Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Arabako Elkartea / Asociación a Favor de Personas con Discapacidad Intelectual de Araba |
Adimen ezintasuna duten pertsonak |
APNABI Bizkaiko Autismoa eta Beste Autismo Espektroaren Nahasteak Dituztenen Gurasoen Elkartea / Asociación de Padres de Afectados de Autismo y otros Trastornos del Espectro Autista de Bizkaia |
Autismoa duten pertsonak |
ARAZOAK Arabako Autismoaren eta bestelako Garapen Trastorno Orokorren Elkartea |
Autismoa eta bestelako garapen trastornoak dituzten pertsonak |
ASAFES Arabako Gaixo Mentalen Senideen Elkartea |
Gaitz mentala duten pertsonak |
ASASAM Aiarako Familia eta Eri Psikikoen Elkartea |
Gaitz mentala duten pertsonak |
ASCUDEAN Arabako Mendeko Adineko Pertsonen Familia Zaintzaileen Elkartea |
Mendetasuneko egoeran dauden adineko pertsonak |
BIDEGAIN ELKARTEA |
Haurrenganako arreta goiztiarra |
ASPACE-Araba Elbarritasun Zerebralaren eta Antzeko Gaitzen Elkartea / Asociación de Parálisis Cerebral y Alteraciones Afines |
Elbarritasun zerebrala eta antzeko gaitzak dituzten pertsonak |
ASPACE-BIZKAIA Bizkaiko Elbarritasun Zerebralaren Elkartea |
Elbarritasun zerebrala duten pertsonak |
ASPACE-GIPUZKOA Elbarritasun Zerebralaren Elkartea / Asociación de Parálisis Cerebral |
Elbarritasun zerebrala duten pertsonak |
ATECE-ARABA Arabako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea |
Hartutako kalte zerebrala duten pertsonak |
ATECE BIZKAIA Bizkaiko Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea |
Hartutako kalte zerebrala duten pertsonak |
ATECE GIPUZKOA Burezur eta Entzefalo Traumatismoaren eta Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea |
Burezur eta entzefalo traumatismoa eta hartutako kalte zerebrala duten pertsonak |
ATZEGI Gipuzkoako Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Erakundea / Asociación Guipuzcoana en Favor de las Personas con Discapacidad Intelectual |
Adimen urritasuna duten pertsonak |
AVIFES Bizkaiko Familia eta Eri Psikikoen Elkartea |
Gaitz mentala duten pertsonak |
ARABAKO ADINEKO PERTSONEN KONTSEILUA |
Adineko pertsonak |
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO ADINEKO PERTSONEN KONTSEILUA |
Adineko pertsonak |
EGINAREN EGINEZ Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkartea / Asociación de Personas con Discapacidad Física de Araba |
Urritasun fisikoa duten pertsonak |
ELKARTEAN Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Urritasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea |
Urritasun fisikoa duten pertsonak |
ELKARTU Gipuzkoako Urritasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea |
Urritasun fisikoa duten pertsonak |
EUSKADIKO ITSUGORREN ELKARTEA / ASOCIACIÓN PRO SORDOCIEGOS DE EUSKADI |
Pertsona itsugorrak |
EUSKAL GORRAK |
Pertsona gorrak |
FEATECE Euskadiko Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea |
Hartutako kalte zerebrala duten pertsonak |
FEDEAFES Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntza / Federación de Euskadi de Asociaciones de Familiares y Enfermos Psíquicos |
Gaitz mentala duten pertsonak |
FEKOOR Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea / Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física y Orgánica de Bizkaia |
Urritasun fisiko eta organikoa duten pertsonak |
FEVAPAS Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundea / Federación Vasca de Asociaciones de Padres y Amigos de los Sordos |
Pertsona gorrak |
FEVAS Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Elkarteen Euskal Federazioa / Federación Vasca de Asociaciones en Favor de las Personas con Discapacidad Intelectual |
Adimen urritasuna duten pertsonak |
EUSKAL HERRIKO DOWN SINDROMEAREN FUNDAZIOA |
Down sindromea duten |
GAUTENA Gipuzkoako Autismo Elkartea / Asociación Guipuzcoana de Autismo |
Autismoa duten pertsonak |
GIPUZKOAKO ADINEKO PERTSONEN KONTSEILUA / CONSEJO DE PERSONAS MAYORES DE GIPUZKOA |
Adineko pertsonak |
GORABIDE Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen Aldeko Bizkaiko Elkartea / Asociación Vizcaína en Favor de las Personas con Discapacidad Intelectual |
Adimen urritasuna duten pertsonak |
HARTU-EMANAK Etengabe Ikasteko eta Gizartean Parte Hartzeko Helduen Elkartea / Asociación para el Aprendizaje Permanente y la Participación Social de las Personas Mayores |
Adineko pertsonak |
ITXAROPENA Arabako Gurasoen eta Ikusmen Trastornoak dituzten Haurren eta Ukitutako Pertsonen Elkartea |
Ikusmen trastornoak dituzten pertsonak |
NAGUSIAK Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea Asociación de Jubilados y Pensionistas de Bizkaia
|
Adineko pertsonak |
NAGUSILAN Adin Nagusikoen Giza Boluntariotza Voluntariado Social de Mayores |
Adineko pertsonak |
ONCE EUSKADI |
Pertsona itsuak |
[6] Web orriaren helbidea: http://www.imserso.es.
Bidea: Norberaren autonomia eta Mendetasuna. Mendetasunaren ataria. Kudeaketa datuak.